NAIZ.INFO
KABUL

NATOren zazpi soldadu hil dituzte Afganistanen azken orduetan

AEBetako bost soldadu errepidean jarritako lehergailu batekin hil dituzte eta NATOren izenean bertan diren beste bi soldadu afganiar batek hil dituela jakinarazi dute. 49 dira 2013an hil dituzten koalizioko soldaduak.

Afganistanen diren atzerriko beste zazpi soldadu hil dituzte gaur izandako bi erasotan. Lehen bostak AEBetakoak direla konfirmatu dute eta errepide bazterrean ezarritako lehergailu batek eragin diela heriotza.

Iluntze aldera beste bi heriotzen berri hedatu dute berri agentziek. Kasu honetan NATOren koalizioko kideak dira baina ez dute euren herritartasunaren inguruko daturik eman oraindik.

Urtea hasi zenetik 49 dira, icasualties.org gunearen arabera, Afganistanen hil dituzten soldadu atzerritarrak.