NAIZ.INFO
BILBO

Gazte bat larri zauritu da Bilbon, autobus batek harrapatuta

Autobus batek 19 urteko gazte bat harrapatu du Bilboko San Inazio auzoan eta larri zauritu du.

Goizeko 8.00ak aldera ikastetxe batera zihoan autobus batek 19 urteko gazte bat harrapatu du San Inazioko Agirre Lehendakaria kalean, Bilboko Udaltzaingoak azaldu duenez.

Gaztea larri zaurituta eraman dute Basurtuko erietxera. Kalea trafikoari itxita egon da 8.45 arte.

Europa Pressen arabera, zebrabidetik kanpo ari zen kalea gurutzatzen gaztea.