Naiz.info
Donostia

Gazte bat atxilotu dute Donostian bikotekidea eraso duelakoan

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilo eraman du Donostian bere bikotekidea jo duelakoan. Emakumea anbulantziak artatu zuen aurpegian kolpeak zituelako.

Erasoa atzo jazo zen, arratsaldeko lehen orduan. Biktimaren senide batek Ertzaintzari deitu zion gertaeren berri emateko.

Polizia autonomikoa eta anbulantzia bat erasoaren lekura joan ziren. 19 urteko gazte batek bikotekidea jo zuen eta emakumea lekuan bertan artatu behar izan zuten. Masail-hezurrean eta ezpainetan kolpean zituen.

Ertzaintzak atxilo eraman zuen ustezko erasotzailea.