NAIZ.INFO
MADRID

Berdinketa batekin eman dio amaiera Ligari Athleticek (2-2)

Binako emaitza lortu du Athleticek denboraldiko azken neurketan Rayoren aurka. Hamabigarren postuan amaitu dute Liga txapelketa. [Neurketaren estatistikak]

Athleticek ere amaitu du 2012-2013 denboraldia. Madrilen jokatu du azkeneko partida, Rayoren aurka, eta binako emaitza lortu du.

Madrildarrak jarri dira aurretik markagailuan Franco Vazquezen gol bati esker. Hala ere, atsedenaldira iritsi aurretik banakoa sartu du Susaetak.

Aldageletatik bueltatu eta segituan bigarrena sartu du Aurtenetxek, baina Pitik azken emaitza izango zen binakoa lortu du. Hamabigarren postuan amaitu du denboraldia.

Errepasatu partidak utzi dituen estatistikak NAIZen webgune berezian.