NAIZ.INFO
IRUÑEA

AHTri bideratutako dirua «mafiarengana» doala salatu du Mugitu! mugimenduak

Mugitu! mugimenduak administrazio publikoek AHTrekin egiten duten «diru xahuketa» salatu du eta «komun zuloetatik behera botatako dirua» eraikuntza enpresek, banketxeek eta politikari «ustelek» jasotzen dutela kritikatu du.

Herenegun Euskal Herriko hainbat tokitan diruz beteriko 40 komun baino gehiago utzi zituen Mugitu! mugimenduak, administrazio publikoek AHTrentzako bideratzen duten dirua «komun zulotik behera botatzen ari direla» salatzeko.

Ekintza haren jarraipen gisa, Iruñeko San Nikolas plazan elkartu dira mugimenduko kideak gaur eta antzerki ekintza bat burutu dute bertan. Ekimenarekin, «komun zulotik behera botatako dirua, eraikuntza enpresek, banketxeek eta politikari ustelek osatzen duten AHTren mafiak bereganatzean duela» alzatzea izan da.

Modu horretan, Iruñeko estolda-zulo batetik «politikari ustelen ordezkari bat» atera da eta azpiegitura horren eraikuntzaz nola aberasten diren kontatu du.