NAIZ.INFO
SEGURA

Uztailaren 4an jarriko dute martxan Seguran atez ateko zabor bilketa sistema

Atez ate bilduko dute zaborra uztailaren 4tik aurerra Seguran. Hala adierazi dute herriko alkateak eta Sasieta Mankomunitateko lehendakariak. Sistema aldaketarekin %80a baino gehiago birziklatzea espero dutela azaldu dute.

Segurako alkate den Eluska Gerriko eta Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko lehendakariak prentsaurrekoa eskaini dute. Bertan azaldu dutenez, atez ate bilduko dute zaborra uztailaren 4tik aurerra herrian.

Sistema aldaketak zaborraren %80a baino gehiago birziklatzea ahalbidetuko duela esan dute, «egun dugun tasa 40 puntutan handituz».

Sistema martxan jartzeko materiala jaso beharra dagoela azaldu dute eta horretarako aukera hilaren 27tik 29ra bitarte egongo dela esan dute, Botikaxarren.