Naiz.info
Bilbo

CEBEKeko egoitzan hainbat lagun kateatu dira eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du

LABek CEBEKek Bilboko Gran Vian duen egoitzaren aurrean salaketa burutu du. Hainbat lagun atera kateatu dira eta Ertzaintzak guztiak identifikatu ondoren, desordena publikoak eragitea leporatu die. Lagun bat atxilo eraman du «aginteari eraso» egiteagatik.

LABeko kide bat atxilo eraman du Ertzaintzak. (ARGAZKI PRESS)
LABeko kide bat atxilo eraman du Ertzaintzak. (ARGAZKI PRESS)

Sindikatuko hainbat kidek protesta egin dute CEBEKek Bilboko Gran Vian duen egoitzaren aurrean, ¨Sektore eta enpresetako gure hitzarmenaren defentsan’ lelopean. Zenbait kide atarira kateatu dira, patronalak hitzarmenen inguruan erakutsitako «jarrera itxia eta negoziazioan sortzen duen blokeoa» salatzeko.

Ohar bidez jakinarazi duenez, Ertzaintzak kateatutako lagunak identifikatu ditu eta desordena publikoak eta koakzioa eragitea leporatu diete. Polizia autonomikoa bultzaka hasi dela esan du LABek eta sindikatuko kide bat atxilo eraman dutela, «aginteari eraso» egiteagatik.

LABek Ertzaintzaren jarrera salatu du «langileen aldarrikapenen aurka erakusten duen oldarkortasunagatik».