NAIZ.INFO
IRUÑEA

Mikel Jimenez preso barañaindarra aske geratu da

Mikel Jimenez euskal presoa Jaengo presondegitik atera da. 2008tik dago espetxean, eta joan den astean geratzen zitzaion beste auzian absolbitu egin zuen Auzitegi Goren espainolak.

Mikel Jimenez gazte barañaindarra aske geratuko da. Haren lagun eta senideak bila joan zaizkio Jaengo espetxera.

2008tik dago espetxean, hainbat eraso egitea egotzi baitzitzaion.

Beste alde batetik, bere militantzia politikoagatik beste auzi bat ere irekia zuen gazte barañaindarrak, Iruñerriko beste lau lagunekin batera. Horietatik hiru Auzitegi Goren espainolak absolbitu egin zituen iragan astean.