Ezin hobeto, Getaferi 2-0 irabazita hasi du Liga Realak

Zaleak gustura utzita abiatu du denboraldi berria Realak, Getaferi nagusitasunez irabazita (2-0). Izugarrizko nagusitasunik erakutsi gabe, baina itxura ona emanda irabazi du bere lehen partida Arrasateren hamaikakoak. [Partidaren xehetasunak]

NAIZ.INFO|Donostia|2013/08/17
Fku_ju_0003445000069348
Seferovic-ek gola egin du bere estreineko partida ofizialean. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Txartelak erosteko ilara dezente sortu da Anoeta inguruan urteko lehen Ligako partidarako, ikusmina zegoelako, ziurrenik, 2013-2014 denboraldirako Jagoba Arrasateren hamaikakoak zer itxura emango ote duen. Lehen kolpea ezin hobea izan da. 2-0 Getaferen aurka, astearterako jokalari batzuk gorde eta zaleak etxera gustura txuri-urdinen joko mailarekin. 

Golak ere txalotzekoak izan dira, dotorezi handikoak biak ere. Lehena Carlos Velak sartu du lehen zatiko 42. minutuan eta bigarrena Seferovic-en estrainekoa 70. minutuan atezainari dotore-dotore burugain baloia pasaz.

Gaurko partidan nagusitasuna Elustondo-Pardo-Zurutuza hirukoak eraman du eta badirudi Arrasate entrenatzailearentzat hiruko hori izango dela gakoa, hiruak aldatu ditu astearteko partidarako indarrak gorde ditzaten. Gainera, Gaztañagaren debuta izan da 83. minutuan (Elustondoren ordez). Aurrez Javi Ros sartu da Ruben Pardoren lekuan eta Xabi Prietok Zurutuza ordezkatu du.

Jokalariak ere pozik joan dira etxera emaitzarekin eta emandako itxurarekin, horren adierazle Iñigo Martinezen txio hau: