Naiz.info
Bilbo

Kaskagorriren dorreak su hartu du

Goizaldeko 5.00ak aldera Kaskagorri konpartsaren dorreak su hartu du eta eraikinaren zati handi bat erre egin da. Azken orduko ezustekoari aurre egiteko ehunka lagun ari dira eraberritze lanetan.

Kaskagorriren dorrea erreta. (@iona_gorri)
Kaskagorriren dorrea erreta. (@iona_gorri)

Kaskagorri konpartsak Arriaga antzokiaren atzealdean eraikitzen duen dorrearen zati bat erre egin da. Goizaldeko 5ak aldera hartu du sua eraikinak eta zati handi bat erre egin da.

Ehunka lagun batu dira Areatzan gazte mugimenduaren konpartsari eraberritze lanetan laguntzeko eta azken orduko ezustekoari aurre egiteko.