Naiz.info
Bogotá

Marcha Patriotica ezkertiar mugimenduko burua hil dute Colombian, tiroz

Roberto Cortes, Marcha Patriotica mugimendu ezkertiarreko eledun eta burua tiroz hil dute Colombiako Campoalegre herrian, herrialdeko hegoaldean.

Mugimenduak berak jakitera eman duenez, ezezagun batzuk bost tiro eman dizkiote Roberto Cortesi bere semearekin Campoalegreko kaleetan zela.

Antza, erasoaren ondoren Neivako erietxera eraman dute Cortes, baino ordu batzuk beranduago bertan hil da.

Marcha Patrioticaren arabera, Campoalegreko nekazarien buruzagi ezaguna zen Cortes eta aktiboki parte hartu zuen pasa den udan nekazariek egindako greban.

Mugimenduak salatu duenez, Cortesekin 25 dira dagoeneko aurten hil dituzten kide eta buruzagiak.