NAIZ.INFO
MADRIL

Olentzerok ikatza utzi du Espetxe Erakundeen Zuzendaritzaren bulegoan, Madrilen

Olentzeron Madrilen izan da gaur eta Mimoen laguntzarekin zaku bete ikatz utzi du Espetxe Erakundeen Zuzendaritzaren bulegoan, euskal presoen eskubideak errespeta ditzala exijitzeko.

Lau Mimok lagunduta, Olentzerok ikatza utzi du gaur Espetxe Erakundeen Zuzendaritzaren bulegoaren atarian, Madrilen.

Ekimen honekin Gobernu espainolak aplikatzen duen espetxe politika salatu eta euskal presoen eskubideak errespeta daitezela exijitu du ikazkinak. Sakabanaketa politika bertan behera uzteko ere aldarrikatu du.