Naiz.info
Zubieta

Joaldunek Zubietatik Iturenerako bidea egin dute

Ituren eta Zubieta banatzen dituen hiru kilometrotako bidea osatu dute gaur Zubietako joaldunek. Bihar, asteartez, alderantzizko bidea egingo dute, ohiturari jarraituz.

Joaldunak, Iturenerako bidean. (ARGAZKI PRESS)
Joaldunak, Iturenerako bidean. (ARGAZKI PRESS)

Buruan ttuntturroa, lepoan zapi gorriska, soinean larruz estalitako atorra, gona zuria galtzen gainetik eta isipua eskuineko eskuan. Ohiturari jarraituz, Zubietatik Iturenerako bidea egin dute gaur joaldunek.

Urtero bezala, urtarrileko azken astelehenez egin dute herri bat eta bestea banatzen dituen hiru kilometrotako ibilbidea. Eguraldi kaskarra lagun izan badute ere, jendetza batu da Iturenen harrera egitera. Bihar, asteartez, kontrako bidea egingo dute. Iturendik Zubietara.