Naiz.info
Donostia

Xabier Balantzategi euskal presoa aske geratu da

19/98 makrosumarioaren baitan espetxeratu zuten 2007an, Ekineko atalean auziperatua izan ondoren. Gaur aske geratu da, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez.

Xabier Balantzategi, espetxetik irten den unean. (ETXERAT)
Xabier Balantzategi, espetxetik irten den unean. (ETXERAT)

Etxerat elkarteak Twitter bidez jakinarazi duenez, Xabier Balantzategi euskal presoa aske geratu da gaur.

Balantzategi 2007ko azaroaren 30ean atxilotu eta espetxeratu zuten, 18/98 makrosumarioaren baitan, beste dozenaka euskal herritarrekin batera.

Ekineko atalean izan zen auziperatua.