NAIZ.INFO
BILBO

Athleticen garaipen erosoa eta Realaren berdinketa

Athleticek 3 eta 0 irabazi du Valentziaren aurka Lezaman. Realak landutako berdinketa lortu du Granadaren zelaian (1-1).

Athleticek erraz gainditu du Valentzia. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Athleticek erraz gainditu du Valentzia. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Athletic erraz gainditu du Valentzia gaur eguerdian Lezaman jokatu den partida (3-0). Eli Ibarrak 300 norgehiagoka jokatu ditu talde zuri-gorriarekin eta garaipenarekin ospatu ahal izan du. Hala ere, hiru puntuak ez dira guztiz positiboak izan Amaia Olabarrieta lesionatu egin baita.

Realak berriz, berdinketa bat lortu du Granadan (1-1) azken minutuan. Aintzane Encinasek egin du gola.