Naiz.info
Azkoitia

Xabin Juaristi, Asier Virumbrales, Iñaki Loizaga eta Gorka Azpitarte presoak aske geratu dira

Xabin Juaristi preso azkoitiarrak askatasuna berreskuratu du gaur arratsaldeko lehen orduan. 14.45ean irten da Mansillako espetxetik eta Euskal Herrirako bidea hartu du senide eta lagunekin. Asier Virumbrales, Iñaki Loizaga eta Gorka Azpitarte ere aske dira.

Xabin Juaristi, Mansillako espetxe atarian, aske geratu denean. (NAIZ)
Xabin Juaristi, Mansillako espetxe atarian, aske geratu denean. (NAIZ)

Xabin Juaristi ‘Torre’ euskal presoa kalean da. Mansillako espetxetik irten da gaur arratsaldeko lehen orduan, 14.45ean.

Juaristi 2008az geroztik egon da espetxeratuta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako prozesuan epaitua eta zigortua izan ondoren.

Preso azkotiarrak senide eta lagunak zain izan ditu espetxe atarian eta Euskal Herrirako bidea hartu dute.

Etxeratek jakin ahal izan duenez, gaurkoan beste hiru presok ere askatasuna berreskuratu dute. Asier Virumbrales, Iñaki Loizaga eta Gorka Azpitarte ere aske geratu dira, zigorrak osorik bete ondoren. Loizaga Soriako espetxetik irten da eta Azpitarte, Fleurytik.