Naiz.info
Madril

Eider Zuriarrain eta Euri Albizu absolbitu ditu Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak 17 eta 20 urteko espetxe zigorra baieztatu du Xabier Atristain eta Ibai Beobideren aurka. Eider Zuriarrain eta Euri Albizuren kasuan, aitzitik, absoluzioa agindu du eta bertan behera uzi du Auzitegi Nazionalak ezarri zien zazpi urtetako zigorra.

Auzitegi Gorenak 17 urteko zigorra baieztatu du Xabier Atristainen aurka eta 20 urtekoa Ibai Beobideren kontra. Auzitegi Nazionalak aurrez ezarritako zigorrak dira horiek. Sententzia berean beste zazpi urteko espetxealdia ezarri zien beste bost lagunei.

Juan Mari Mariezkurrena, Miren Josune Balda, José Agustín Camacho, Eider Zuriarrain eta Euri Albizu ziren euskal herritar horiek. ETAri laguntzea egotzi zien Auzitegi Nazionalak. Azken biek, baina, erabakia helegin zuten eta orain gorenak absolbitu egin ditu.

Zuriarrain 2013ko maiatzean atxilotu zuten Sondikan eta egun batzuk beranduago, bera eta Albizu aske utzi zituzten.

Auzi berean zigortutako Xabier Atristain eta Juan Mari Mariezkurrena maiatzaren 4an atxilotu zituen Ertzaintzak espetxeratze agindua betetzeko.