NAIZ.INFO
BAIONA

Dominique Boscqek jarraituko du Zuberoako Herri Elkargoko presidente izaten

Martxoaren 23 eta 30eko herri bozen ondotik, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargo desberdinetako presidenteak bozkatu dira azken egunetan. Atzokoan, Dominique Boscq Lakarriko auzapeza aukeratu zuten Zuberoako Herri Elkargoko presidente izaten jarraitzeko.

Dominique Boscq, artxiboko irudi batean. (Gaizka IROZ)
Dominique Boscq, artxiboko irudi batean. (Gaizka IROZ)

Joan den astean Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak hartu zuen Euskal Kosta Aturri Hiriguneko kudeantza, astelehen eta asteazkenaren artean, beste zazpi herri elkargotan bozkatu dira presidente berriak.

Atzo, Zuberoako Herri Elkargoak Dominique Boscq Lakarriko auzapeza hautatu du. Boscq hautagai bakarra zen eta bigarren aldiz segidan kudeatuko du Zuberoa.

Hego Lapurdiko Hirigunean bakarrik ez da oraindik erabaki nork hartuko duen Michel Hiriart, Biriatuko auzapezaren segida.

Azken bozen ondotik, Ipar Euskal Herriko hamar Herri Elkargoetatik bederatzik erabaki dute nork kudeatuko duen eskualdea. Atzo gauean, orain arte presidentea zen Dominique Boscq Lakarriko auzapezak bere postua mantendu du Zuberoako Herri Elkargoan.

Hego Lapurdiko Hirigunean aldiz, asteartean jakinen da Hiriart bere postuan mantentzen den edo beste norbaitek hartzen dion. 18.00etan hasiko da boza eta nahiko azkar jakin beharko litzateke hautagai bakarra dagoen edo ez.