NAIZ.INFO
ALTSASU

Bukatu dira Altsasun ospatu diren Burutakzio gazte topaketak

Aitzina eta Ernai gazte erakundeetako kideek oztopoak oztopo topaketak burutu izana nabarmendu dute. Aldi berean, datorren maiatzaren 3an Bilbon burutuko duten gazte manifestazio nazionalera batzeko deia egin dute.

Igande goizean bukatu dira gazte topaketak Altasun. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Igande goizean bukatu dira gazte topaketak Altasun. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

1.200 gazte inguru batu dira Altsasun ostiraletik igande goizerarte luzatu diren Burutakzio topaketetan. Mikropolitika, kanpo proiekzioa, desnormalizazioa, sormena eta komunikazio gerrilla ardatz izan dituzten taller eta saio ezberdinen bitartez, «harremanak estutu eta lanketa eta ekarpen mamitsuak» egin dituztela «norbanakotik kolektibora jauzi eginez» nabarmendu dute topatu.info webgunean zabaldutako informazioan.

Aurrera begira herrietan garatuko dituzten borroketarako baliogarria izango dela «ikasi eta sentitutako guztia» azpimarratu dute.

Aldi berean, «irudimenez eta sorkuntzaz» herriaren eraikuntzan jarraituko dutela adierazi dute eta «sistema iraultzeko erantzunkizunez jokatzeko» deia luzatu dute.

Altsasutik Iruñeara abiatu dira gazteak eta Independentistak sareak antolaturiko manifestazioarekin bat egin dute.