NAIZ.INFO
DONOSTIA

Ikurrina eta Gipuzkoako bandera lapurtu dituzte Donostiako Udaletxetik

Donostiako udaletxean zeuden ikurrina eta Gipuzkoako bandera ostu zituzten igande goizaldean. Ertzaintzak bi pertsona identifikatu zituen, lapurretarekin zerikusia izan zezaketelakoan.

Donostiako Udaletxeko terrazatik ostu zituzten ikurrina eta Gipuzkoako bandera. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Donostiako Udaletxeko terrazatik ostu zituzten ikurrina eta Gipuzkoako bandera. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Bi lagunek Donostiako Udaletxetik ikurrina eta Gipuzkoako bandera ostu zituzten igande goizaldean, Ertzaintzak Europa Pressi baieztatu dionez.

Lapurreta goizaldeko ordu biak inguruan gertatu zen; Ertzaintzak bi pertsona harrapatu zituen Udaletxeko aurrealdean dauden banderen mastak manipulatzen. Poliziaren presentziaz ohartu zirenean korrika alde egin zuten porturantz. Handik gutxira bi gizonezko atzeman eta identifikatu zituzten, lapurretarekin zerikusia izan zezaketelakoan.

Gipuzkoako bandera inguruan topatu zuen Ertzaintzak goizaldeko 5.00ak aldera eta Udaltzaingoari itzuli zioten; ikurrina, ordea, ez zuten topatu.

‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkariaren arabera, identifikatutako lagunetako bat Odon Elorza alkate ohiaren iloba da.

Elorzak bere Twitter kontuan honakoa jarri du:

Horren ondoren, egunkari horrek berak rektifikazioa egin du eta identifikatutako lagunak Elorzarekin zerikusirik ez duela adierazi du.