Naiz.info
Bilbo

Langile bat larri zauritu da Txurdinagan, teilatu batetik erorita

Txurdinagako kiroldegiko langile bat zauritu da gaur lanean ari zela teilatutik behera erori denean.

Ertzaintzaren arabera, ezbeharra eguerdiko 12.00ak aldera gertatu da, istripuaren berri ematen zuen deia jaso baitu orduan.

Txurdinagako kiroldegiraino anbulantzia bat bertaratu da eta langilea hasiera batean tokian bertan artatu dute.

Zauritutako langilea, 27 urteko gizonezkoa, Gurutzetako Ospitalera eraman dute ondoren.