NAIZ.INFO
BILBO

Bihar jarriko dituzte salgai Elton Johnen kontzerturako sarrerak

Elton Johnek Barakaldoko BECen azaroaren 2an eskainiko duen kontzerturako sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai, 55 eta 90 euro artean.

Elton John eta bere bikotekide David Furnish Las Vegasen, iragan martxoan. (Ethan MILLER/AFP)
Elton John eta bere bikotekide David Furnish Las Vegasen, iragan martxoan. (Ethan MILLER/AFP)

Elton Johnek kontzertua eskainiko du azaroaren 2an BECen. Sarrerak bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira, www.ticketmaster.es, www.entradas.com eta El Corte Inglesen.

12.000 sarrera jarriko dituzte salgai, denak emanaldia eserita ikusi ahal izateko. 55 eta 90 arteko prezioa izango dute, eta horri gestio gastuak gehitu behar zaizkio. Premium sarrerak eskuratu ahal izango dira.