NAIZ.INFO
GALDAKAO

Hodei Egiluzen aldeko elkarretaratzea deitu du igandean Galdakaoko Udalak

Galdakaoko Udalak Hodei Egiluzen desagertzea iker dadin eskatzeko elkarretaratzea antolatu du iganderako, Anberesen desagertu zenetik sei hilabete igaron direnean.

Hodei Egiluzen senide, lagun eta auzokideak, Galdakaotik Anberesera abiatu aurretik, martxoan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Hodei Egiluzen senide, lagun eta auzokideak, Galdakaotik Anberesera abiatu aurretik, martxoan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Sei hilabete bete dira Hodei Egiluz galdakaoztarra Anberesen desagertu zenetik eta, horren karira, elkarretaratzea deitu du Galdakaoko Udalak heldu den igandean, 14.00an herriko plazan.

Kontzentrazioarekin Egiluzen familiai babesa adieraziko diote eta desagertzea ikertzeko eskatuko dute. Udalak deitzen duen seigarren elkarretaratzea izango da.

Horren aurretik, Bizkaiko deiadar-mendietara martxa egingo dute, Ganguren mendi taldeak antolatuta.

Hodei Egiluz iazko urriaren 19an ikusi zuten azkenekoz Anberesen. Flandriako agintariek uste dute ez zela bere borondatez desagertu. Escalda ibaia behin baino gehiagotan miatu dute, baina ez dute haren arrastorik aurkitu.

Desagerketarekin zerikusia izan zezaketelakoan bost lagun atxilotu zituen Poliziak, baina oraingoz ikerketak ez du emaitzik eman.