Naiz.info
Gasteiz

Bidetik aterarazi eta kontrol batean geratu du Guardia Zibilak Puertora zihoan senideen autobusa

Etxeraten arabera, errepidean Guardia Zibilaren patrol batek desbideratu egin ditu eta Lupidanako gasolindegira eraman, bertan zegoen kontrolera. Senideak identifikatu dituzte eta gazte bati galdeketa egin diote.

Etxeratek jakitera eman duenez, Puerto de Santa Mariako espetxera zihoan euskal presoen senideen autobusa kontrol batean geratu du Guardia Zibilak. Iturri horien arabera, errepidean zihoazela patrol batek bidetik aterarazi ditu eta Lupidanako gasolindegira eraman.

Bertan kontrola ezarria zuen Guardia Zibilak eta senideak identifikatu dituztela eta gazte bati galdeketa egin diotela jakinarazi du Etxeratek.