NAIZ.INFO
BILBO

Gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna galdegin dute Lea-Artibaiko zenbait alkatek

Markina-Xemein, Ondarroa, Lekeitio, Gizaburuaga, Berriatua eta Aulestiko alkateek babesa adierazi diote heldu den larunbatean gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko Ondarroako kaleetan egingo den manifestazioari.

Lea-Artibaiko alkateen agerraldia. (NAIZ.INFO)
Lea-Artibaiko alkateen agerraldia. (NAIZ.INFO)

Lea-Artibai eskualdeko zenbait alkateak agerraldia egin dute gaur, heldu den larunbatean gaixo dauden presoen alde Ondarroan egingo den manifestazioari atxikimendua adierazteko.

Hain zuzen, Juanjo Txurruka (Markina-Xemein), Argia Ituarte (Ondarroa), Jose Luis Azpiazu (Gizaburuaga), Mikel Ansotegi (Aulesti) eta Maitane Larrauri (Lekeitio) alkateek egin dute agerraldia. Bertan egoterik ez du izan Imanol Mugartegi Berriatuako alkateak, baina babesa adierazi dio Ondarroako mobilizazioari.

12.30ean Alamedatik aterako da manifestazioa, «Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera!» lemapean, eta eritasun larriak dituzten presoen askatasuna exijituko du. Bereziki martxoan atxilotu eta espetxeratu zuten Ibon Iparragirre ondarroarraren kasua izango dute gogoan.