Naiz.info
Baiona

Baxoa azterketak abiatu dituzte gaur Ipar Euskal Herriko ikasleek

Unibertsitaterako bidea zabalduko dien Baxoa froga gaur abiatu dute Ipar Euskal Herriko ikasleek. Beste urte batez, ez da euskarazko azterketarik izango. Seaskak elkarretaratzea egin du, egoera hori salatzeko.

Elkarretaratzea egin dute Baionako Rene Cassin zentroaren aurrean. (Sylvain SENCRISTO)
Elkarretaratzea egin dute Baionako Rene Cassin zentroaren aurrean. (Sylvain SENCRISTO)

Unibertsitatera joan nahi duten Ipar Euskal Herriko ikasleek Baxoa azterketak abiatu dituzte gaur eta froga ekainaren 24ra bitarte luzatuko da. Beste urte batez, baina, ikasle euskaldunek ez dute Baxoa euskaraz egiteko aukerarik izango. Soilik bi alorretan dute froga euskaraz egiteko aukera: historia-geografian eta matematikan, baina gainontzeko guztia frantsesez osatzera behartuta daude.

Egoera halakoa izanik, Seaskak deituta elkarretaratzea egin dute 12.30ean Baionako Cassin azterketa zentroaren aurrean.