NAIZ.INFO
IRUÑEA

Nafarroaren independentzia nahiak bizirik dirauela aldarrikatu dute Noaingo guduaren urtemugan

Noaingo guduan Nafarroaren independentzia berreskuratzeko bizia eman zutenei omenaldia egin diete gudua izan zen tokian eta ondoren Iruñera martxa egin dute.

Erret jauregiaren ondotik pasa dira. (@Gara_martxediaz)
Erret jauregiaren ondotik pasa dira. (@Gara_martxediaz)

Nabarraldek antolatuta, ekitaldia egin dute Getze herritik gertu, 1522an Noango gudua izan zen tokian, urtero legez. Joxe Ulibarrenak egindako oroitarriaren alboan Nafarroaren independentzia berreskuratzeko bizia eman zutenei omenaldia egin diete eta ondoren Iruñerako bidea hartu dute, oinez.

Nabarraldeko presidente Tasio Agerrek nabarmendu duenez, «desagertzera behartu gintuzten, baina hemen gaude, bizirik. Noaingo batailan indarrez eta armez kendu zieten orduko nafarrei independentzia eta erreinua. XXI. mendearen hasieran XVI.ean galdutako burujabetza berreskuratzeko bidean da Nafarroa, Euskal Herria, garai berriak direlako».

Eguerdian, Iruñeko Foruen enparantzan egin diete harrera, Nafarroako bandera artean. Kalejiran ibili dira Alde Zaharrean, dantzari eta musikariek lagunduta, Burgoen plazaraino. Egungo nafarrek Europan Estatu berri bat sortu nahi dutela aldarrikatu dute.