Badator aurten ere Mutrikura, 8.urtez jarraian, hutsik egin gabe, Abendurock; neguko gau hotz-ilunak argitu eta berotzen dituen hilabete osoko rock-emanaldi sorta.
Urtero bezala gogor ari da lanean Mutrikuko Rock Kolektiboa (MRK), herritarrei eta bertara hurbiltzen direnei musika aukera zabala eskaintzeko asmotan. Aurreko aldietan bezalaxe, kontzertuak gaztetxean eta herriko hiruzpalau tabernatan izango dira. Krisia, ordea, ez da etxean gelditzeko aitzakia izango, emanaldiak doakoak izango baitira. Doakoak, eta, betiere, musiKalitateari bere garrantzia emanez antolatuak.
Beraz, badakizu, giro ederrean musikaz gozatu nahi baduzu, ez galdu aukera hau.
ANDRAKAN
Pop edo folk kutsua duen musika egiten du boskote honek, klasikoak diren musika tresnekin baina folketik edaten duen beste musika tresna batzuk ere erabiliz(mandolina, banjoa, tronpeta,…) hiru minututik pasatzen ez diren pop eta folk goxoa egiten dute. Bertako partaideak hainbat taldetatik pasatu dira: Cafe Teatro, Arima Beltza, Lili Moon… zuzenean klasikoak bihurtzen dituzte kantak, betidanik gure belarrietan egongo balira bezala
Abenduak 28 Mutrbeltz, Zubiaram
Doako emanaldia
23:00
Sartu