Anna Bonitatibus mezzo-soprano italiar bat da, eta haren errepertorioak gaur egun operako 50 bat paper baino gehiago hartzen ditu. Ezagunak dira Mozart eta Rossini-ren opera garrantzitsu eta ezagunetan egin dituen interpretazioak, eta haiei esker munduko kontzertu-areto ezagunenetan aritu da. Otsailaren 11n Arriaga antzokian izango da.
Honako orkestra-zuzendari hauekin lan egin du, besteak beste: Riccardo Muti, Alberto Zedda, sir Charles Mackerras, Lorin Maazel edo William Christie. Eszenan, Jérôme Savary, Luca Ronconi, Darío Fo, Emilio Sagi edo Pier Luigi Pizzi izan ditu zuzendari.
‘Un rendez-vous’ izeneko errezitaldian Rossini-ren aria eta abestien programa atsegingarria eskaintzen du, pianoan Marco Marzochi lagun duela.
Fitxa:
‘Un rendez-vous’:
Musika: Gioachino Rossini
Mezzo-sopranoa : Anna Bonitatibus
Pianoa: Marco Marzocchi
Sartu