Donostitruk
2012/12/15

10:00-14:00.

Donostia
Gipuzkoa
Donostitruk
AIPAMENAK

Donostitruk Elkartasunean bigarren eskuko merkatu berezia antolatuko da abenduaren 15ean, Donostiako Easo plazan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00etara. Merkatu berezi honetan, irabazi asmorik gabeko elkarteak dira protagonistak, eta oraingoan, Elkartasuna izango da gai nagusia. Urtean zehar hiru merkatu berezi egiten dira: Inauteriak (otsailean), Bizikletak (ekainean) eta Elkartasuna (abenduan), antolakuntzak azaldu duenez.

Donostitruk Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak antolatzen duen bigarren eskuko merkatua da. Bere helburu nagusiak erabilitako objektuen berrerabilera indartzea, bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea, kontsumo arduratsuagoa zein laguntzaileagoa bultzatzea eta ahalik eta herritar gehienei esperientzia praktiko honetan parte hartzeko aukera eskaintzea dira.

Hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean (abenduan izan ezik), Donostitruk azokak Easo plaza bigarren eskuko objektuak saltzen dituzten postuetaz betetzen du, hala nola arropa, osagarriak, liburuak, CDak, jostailuak, dekorazio artikuluak... Merkatu bakoitzean, elkarte, ikastetxe eta norbanakoek salmenta edo truke postuak betetzen dituzte; lehendabiziko bi taldeek, lehentasuna dute norbanakoen aurrean.

ORDUA

10:00-14:00.

KOKAPENA
Easo
Easo Plaza
Donostia