‘Egun bat arrantzan’
2012/09/13 - 2012/09/23
Pasaia
Gipuzkoa
Arrantzan_naiz
AIPAMENAK

Irailaren 13tik 23ra ‘Egun bat arrantzan’ erakusketa ibiltaria Pasaiako Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroan egongo da ikusgai. Erakusketak arrantza sektorearen errealitatea azaltzea du helburu eta panel tematikoen eta ikus-entzunezkoen laguntzarekin arrantza sektorea ezagutaraziko du.

Horretaz gain, erakusketa ibiltariak arrantza sektoreko langileek egiten duten lanaren aitortza ere biltzen du, protagonistei hitza emanez. Arrantza sektorea sektore ezezaguna da, eta horri erantzuna eman nahian hainbat gai jorratu dira.

Hamalau panelek osatzen dute erakusketa. Bertan, arrantza sektorean parte hartzen duten agente guztiei ematen zaie protagonismoa. Ondoko atalak jorratzen ditu: arrantza-ontzidia, arrantza motak, arrantza-ontziak, arrantza lekuak eta portuak, arrain fabrikak, ikerketa eta arrantza hezkuntza, gastronomia eta akuikultura. Erakusketaren osagarri hiru ikus-entzunezko daude. Arrantza sektorean lan egiten duten gizonezko eta emakumezkoei eginiko elkarrizketak eta arrantza munduan teknologiak izan duen eragina jasotzen dira.

KOKAPENA
Torreatze Kalea
Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa
Pasaia