‘Far West’
2013/01/12 - 2013/01/13

20:00/19:30.

Donostia
Gipuzkoa
Far_west
AIPAMENAK

Kolonoz osatutako karabana bat Amerikako Far Westean dabil, lur urratu gabeetara iristeko eta han finkatu eta bizitza berri bat hasteko asmoz. Bizirik irauteko sena zorroztu beharko dute, mundu etsai hartan onik aterako badira. Bidaian, elezaharretako gaizkileak aurkituko dituzte, indiar tribuak, tabernazuloak, dueluak, basamortu amaigabeak eta lege eta ordena falta erabatekoa.

Harik eta, zoriak hala ekarrita, patua aldaraziko dien zerbait aurkitzen duten arte (haiei, eta haren berri izango duten guztiei): urre-hobi bat aurkitu dute beren lurretan. Baina horrek, lagundu ordez, hankaz gora jarriko die berez zaila zuten bizimodua...

Yllana taldeak eskaintzen duen ikuskizun hau Lugaritz kultur etxean izango da ikusgai urtarrilaren 12 eta 13an.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Prezioa: 10 euro.

ORDUA

20:00/19:30.

KOKAPENA
Heriz pasealekua, 20
Lugaritz kultur etxea
Donostia
LOTURAK