Memoriaren Astea
2012/06/16 - 2012/06/22
Barakaldo
Bizkaia
Bomba_naiz
AIPAMENAK

Barakaldoko Memoria Historikorako Kordinadorak Memoriaren Astea antolatu du ekainaren 16tik 22ra.

Altxamendu frankistaren ondorioz duela 75 urte Barakaldok jasan zituen bonbardaketen eraginak pairatu zituzten gizon eta emakumeak omendu nahi ditugu Udalak eta hori dela-eta honako egitarau hau antolatu dute:
Ekainaren 16tik 22a arte erakusketa egongo da zabalik herriko kultur etxe ezberdinetan 36ko gerraren argazki eta egunkariekin.

Ekainaren 16an, 12:30etan, Memoriaren kalejira Gerra garaiko leku esanguratsuenetatik ibilbidea. Asteazkenean (ekainak 20), 19:00etan, mahai ingurua: Mikel Aizpuru Murua eta Koldobika Lopez Grandosoren hitzaldia eta eztabaida. Ostegunean (21), 19:00etan, memoriaren mahaia: Gerra garaiko sindikatu eta alderdien ordezkarien arteko hizketaldia (PC, PSOE, CNT, ANV, PNV, IZQ. REP., ELA, UGT). Ostiralean (22), 18:30etan, Memoriaren plaka oroigarria inauguratuko da Anaien parkean. Maria Gago arituko da hizlari. 99 urteko ditu, erizaina izan zen gerra garaian eta 1937ko apirilaren 27an eroritako bonbaren lekuko zuzena izan zen.

KOKAPENA
Anaien parkea
Barakaldo