HoPlay bideo
2012/11/26 - 2012/12/02
Bilbo
Bizkaia
Captura_de_pantalla_2012-10-10_a_las_12
AIPAMENAK

Aurten ere, azaroa bideojokoz beteko da ‘Fun & Serious Game Festival’-aren bigarren edizioarekin. ‘Fun & Serious Game Festival’-a 2011. urtean sortu zen urteko aisialdi-bideojokorik onenak eta 'Serious game' onenak omentzeko asmoz. Hauxe, produktore, zuzendari, artista eta sortzaileen lana saritzeko modu bat izango zen.

Lehiaketaren helburua bideojokorik onenak saritzea izango da, bai aisialdiarekin erlazionatutakoak eta baita 'Bideojoko serioak' ('Serious games', ingelesez) deitutakoak ere. Izan ere, bideojokoei aplikatutako teknologiak hezkuntza, osasuna, aeronautika edota kultura bezalako arloetan erabiltzen dira, beste askoren artean.

Aurtengo edizioan 354 bideo-joko aurkeztu dituzte Serious Games kategorian, eta 512 aisialdirako bideo-jokoenean. Gainera, gehitu berri duten HoPlay bideo-joko independenteen lehiaketarako, 71 bideo-joko aurkeztu dituzte.

Bertan egongo diren gonbidatuen artean 1F-ko Rod Nelson ingeniaria eta Charles Cecil gurua izango dira. 

KOKAPENA
Bilbo