Amnesty International taldearen ‘Haur soldaduak’ izeneko argazki erakusketa zabalik izango da otsailaren 2tik 19ra arte Hendaiako Mediatekan.
Lekukotasun paregabea da. Izan ere, haurren erabilera gatazka armatuetan ez da batere gaurkoa. Oso errealitate zaharra da, kontinente eta gizrte guztietan gertatu zena, eta oraindik gertatzen dena. Ontsalaz bi gertakari historikok praktika hori geldiarazi beharko zuten: alde batetik, nazioko arma profesionalen sortzea, eta bestetik, Estatuek eta gizarteak haurren eskubideen inguruan dituzten betebeharrak zerrendatzen dituen nazioko eta nazioarteko ‘corpus’ juridiko baten osatzea.
Tamalez, konturatzen gara bi elementu horien ondorioak aldakorrak eta eskasak izan direla. Haur soldaduaren potreta horiekin, argazki erakusketak kontraste hunkigarria erakusten du.
Asteartetik ostiralera: 10:00-12:30 eta 14:30-18:30.
Larunbatean: 10:00.12:30 eta 14:00-18:00.
Sartu