‘Herri denda’
2012/12/17 - 2013/01/05

11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Bilbo
Bizkaia
Herridenda
AIPAMENAK

Gabon hauetan, abenduaren 17tik urtarrilaren 5era bitartean, Bilboko zenbait herri mugimenduk ‘Herri denda’ antolatu dute Erronda kaleko Gatazka Gunean.

Kontsumoak eta kontsumismoak gora egiten duten egun hauetan, beraien lan politikoa plazaratu eta honen autogestiorako bitartekoak lortzen jardungo dira.

Autogestioan oinarritutako gune honetan jendarte mugimendu ezberdinen aurkezpenak burutuko dira, baita zinema erakustaldi edota hitzaldiak ere. Horrela, kontsumotik haratagoko egitaraua eskaini nahi dute antolatzaileek, herritik herriarentzat eraikitako kultura eta eztabaidak bideratuz.

ORDUA

11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

KOKAPENA
Erronda kalea, 12
Gatazka Gunea
Bilbo