Poesia Orduak
2012/09/03 - 2012/09/04

20:00.

Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Victoria Eugenia
Poesia_egunak
AIPAMENAK

Irailaren 3 eta 4ean Poesia Orduak emanaldiak izango dira Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan.
Astelehenean hilak 3an, ‘Paradisua eta katuak’ kontaera musikatua eskainiko da, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren eskutik. Emanaldia zuzenean grabatuko da eta aurtengo Durangoko Azokan Pamiela argitaletxeak salgai jarriko du diska/liburu batean.

Asteartean, hilak 4ean, ‘Ez zaitut abandonatuko’ ikuskizuna, Bide Ertzean Trio eta Jon Benitoren eskutik.

Donostia Kultura, Udalaren Euskara Zerbitzua eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero Euskal Jaietan egin ohi diren errezitaldi hauen antolatzaileak. Sarrera dohakoa izango da aretoa bete arte eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilan banatuko dira.

ORDUA

20:00.

KOKAPENA
Paseo de la República Argentina, 2
Teatro Victoria Eugenia
Donostia