Sagardo astea Igartubeitin
2012/10/10 - 2012/10/19
Ezkio-Itsaso
Gipuzkoa
Igartubeiti_naiz
AIPAMENAK

Igartubeiti Baserri Museoak sagardo astea ospatuko du urriaren 10etik 19ra. Ekintzari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XI. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie.

Aste honetan zehar, zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa eta sagar erakusketak izango dira nagusi. Sagar zanpaketak egunero izango dira goizez. Pilarika egunean eta asteburuan, eguerdian, 12:00etan zanpaketa bat egingo da, eta arratsaldez, 17:00etan beste bat izango da. Gainera, Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu, ostiral, larunbat eta igandean, urriaren 12, 13  eta 14ean.

Horretaz gain, musika ez da faltako. Urriaren 6an, 18:00etan, Aquitania. Finis Mundi Finis Musicae-ren kontzertua egongo da. Ekintza Antioko Musikaldiaren barne antolatutako kontzertua da. 

KOKAPENA
Ezkio bidea z/g
Igartubeiti Baserri museoa
Ezkio-Itsaso