Sukaldaritza makrobiotikoa
Zilegi elkarteak antolatuta, Gorka Gereño sukaldariak makrobiotika ikastaroa emango du Hernaniko Biteri kultur etxean. Otsailaren 5ean, 6an, 12an eta 13an izango dira saioak arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. AEK-ko ikasleentzat 3 euro izango dira eta herritarrentzat, 23.
Izena emateko edota informazio gehiagorako: 607 59 28 64 edo zilegieskola@aek.org
Dietaren oreka Donostiako Intxaurrondo auzoko Makrobiotika elkartearen sukaldean sustatzen du egunero Gereñok. Jatetxe gisa funtzionatzen duen Euskal Herriko elkarte bakarra da.
19:00etatik 21:00etara.
Nafar kalea, 18
Biteri kultur etxea
Hernani
Sartu