‘The Artist is Present’
2013/02/05

18:30.

Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Guggenheim
Marina_350x517
AIPAMENAK

Guggenheim museoak ‘The Artist is Present’ izenburuko dokumentalaren doako emanaldi bat eskainiko du otsailaren 5ean, zinema-aretoetan estreinatu aurretik. ‘The Artist is Present’ Marina Abramovic artistaren atzera begirako bat dela-eta ekoiztu da eta 2010ean New Yorkeko MoMAn egin zen.

Dokumentalaren zuzendaria Matthew Akers da. Emanaldia jatorrizko bertsioan izango da, hau da, ingelesez, eta gaztelaniazko azpitituluak jarriko dituzte. Saioa arratsaldeko 18:30ean hasiko da, entzunaretoan, eta sarrera dohainik izango da, aulki guztiak bete arte.

ORDUA

18:30.

KOKAPENA
Avenida Abandoibarra, 2
Guggenheim
Bilbo
LOTURAK