Txondorra
2012/12/15 - 2012/12/22

16:00etan.

Oiartzun
Gipuzkoa
Txondorra
AIPAMENAK

Abenduaren 15ean, garai bateko ikazkinen lana ezagutu ahal izango da Oiartzunen. Izan ere, egurretik ikatza ateratzeko prozesua berreskuratzeko asmoz txondorra piztuko baita Arditurrin. Jaia arratsaldeko 16:00etan hasiko da, herriko musikarien laguntzarekin eta gaztain-erreak janez. Astebetez (hilaren 22a arte), txondorra piztuta egongo da, nahi duen guztiak ikus dezan ikazkintzaren jarduera.

Txondorraren pizketaren ondoren, ‘Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak’ dokumentalaren emanaldia izango da. XV. mendetik oraintsu arte Euskal Herriko basoetan erabili den arren, gaur egun galbidean den lepatzearen teknikari buruzkoa da dokumentala.

ORDUA

16:00etan.

KOKAPENA
Arditurri
Oiartzun