Urte Berriko kontzertua
2013/01/01

20:00.

Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Euskalduna
Straussfestivalorchestra_viena_5_490_20101214
AIPAMENAK

Urtero Vienan egiten den hitzordu musikalean inspiratuta, berriro izango da Urteberri Eguneko Kontzertu Handia Euskalduna jauregian urtarrilaren 1ean, Johann Straussen bals, polka eta martxarik onenen hautaketa erakargarri batekin. Strauss Festival Orchestrak balsaren erregetzat hartutako musikari austriarraren zenbait titulu ezagun interpretatuko ditu, besteak beste, ‘Napoleon’, ‘Loreen festa’, ‘Klipp Klapp’, ‘Enperadorearen balsa’ eta ‘Champagne’. Ez da faltako bals guztien artean ezagunena den ‘Danubio urdina’ ederra, ezta ‘Radetzky martxa’ ere.

Strauss Festival Orchestra Europa guztian aritu izan da, 22 urte arrakastatsutan: Vienako Musikvereinen, Amsterdamgo Concertgebouwn, Berlingo Philarmonien, Hanburgoko Musikhallen, Erromako Auditorium Parco della Musican, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu eta Palau de la Musican, Madrilgo Errege Antzokian eta Auditorium Nazionalean…

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Prezioa: 32/52,50 euro.

ORDUA

20:00.

KOKAPENA
Avenida de Abandoibarra
Euskalduna
Bilbo