Zea Mays + Gora Gora Kids + R
2012/06/24

22:30

Andoain
Gipuzkoa
Zeamays
AIPAMENAK

Andoaingo San Juan jaiak aurrera doaz. Ekainaren 24ean Zea Mays, Gora Gora Kids eta R taldeak ariko dira zuzenean.

Badira hilabete luze batzuk Zea Mays taldeko kideek 'Era' (Bonberenea Ekintzak) diskoa kaleratu zutela, eta geroztik geldiezin dabiltza Euskal Herriko txoko guztietatik. Taldearen sona handitu duen azken diskoarein batera, taldearen klasiko guztiak entzun ahalko dira andoaingo emanaldi honetan.

Bilboko taldearekin batera, andoaingo bi talde ariko dira: R eta Gora Gora Kids.  R taldea 90. hamarkadaren erdian abiatu zuen musika bidea, eta geroztik etengabean aritu izan dira taula gainean, bidean hiru disko editatuz. 2010ekoa da taldearen estudioko azken diskoa, 'Uneak' izeneko lana, non rocka, post hardcorea eta stoner koordenadetara bidaiatzen duten.

Gora Gora Kids taldeko kideak aldiz, Euskal Herriko herri ezberdinetatik datoz. Oñati, Iruñea, Donosti... eta Andoain. Berriki argitaratu duten lau kantuz osaturiko 'Horror Songs' diskoa izanen da beraien emanaldiko bizkar hezurra. Musikalki, surfa, garajea, eta rock musika lantzen dute.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Doako emanaldia. Jaiak.

ORDUA

22:30

KOKAPENA
Nafarroa plaza
Nafarroa Plaza
Andoain