Naiz+ Naiz+

Energia jardunaldiak Gasteizen asteazkenetik larunbatera

[Castellano] ‘Euskal Herria: ezkutuko zorra’ dokumentala ostiralean eskainiko dute Gasteizen, Energia jardunaldien baitan. 

Postontzira igorri digute jardunaldien berri: Fracking Ez Araba, Desazkunde, ISF eta Bionekazaritzak antolatu ditugun Energia Jardunaldien harira idazten dizuet. Jardunaldiak maiatzaren 8 eta 11 bitartean izango dira, Aldabe gizarte etxean eta Gasteizko EHUaren letretako fakultatean, non hainbat ikuspegietatik helduko dioten energiaren inguruko eztabaidari. Bertan profil ezberdinetako pertsonek hartuko dute parte, akademikoenetatik ekintzaileenetara. Lehendabiziko egunean energia, garapena eta erresistentziei buruz hitz egingo da; bigarrenean, energiaren demokratizazioari buruz; hirugarrenean, egungo eredu energetikoaren egoeraren inguruan, eta azkeneko egunean egon daitezkeen irtenbideak ezartzen saiatuko gara. Honen inguruko informazio zehatzagoa aurkitu dezakezue hurrengo blogean: http://energiajardunaldiakgasteiz.wordpress.com