Naiz+ Naiz+

Erlijioa, jainkoa eta fedea, Kontraren azken saioan

Kontra programa. Betidanik gizakiak inguratzen duen mundua ezagutzeko grina izan du. Sortzen zitzaizkion galdera horiei erantzuna emateko beharretik sortu ziren lehen erlijioak. Mende asko igaro ondoren, zientziak horietako galdera askori erantzuna ematea lortu du, eta hala ere, erlijioek indar berdinarekin jarraitzen dute presentzia eta pisua izaten gure gizartean. Eta Euskal Herria ez da horren salbuespena izan. Gurean ere erlijio katolikoa aspaldian ezarria izan zen, eta horren inguruan kultura oso bat eraiki, gaur egun indarrean darraiena.

Orain ezinbestean sortzen zaigun galdera honakoa da: Zientziak galdera horiei erantzuna eman badie, zertarako behar dugu orduan erlijioa? Zertarako gurtu Jainkoa, Jainkoaren existentzia bera frogatzera iritsi ez garenean? Ba al dago Jainko ahalguztidunik?

Guzti hauek izan ditugu hizpide Kontrako saio berri honetan. Kepa Altonaga darwinista, Esteban Antxustegi filosofoa, Othman Alfredo Gomez Kortazar musulmana eta Iñaki Beristain frantziskotarra izan dira, Jainkoaren bedeinkapenarekin ala gabe, Kontrako azken eztabaidako sermoilariak. [LABURPENA HEMEN]

Eztabaida osoa ikusteko www.kontraprograma.com.