Naiz+ Naiz+

Euskal preso politikoen egoera mintzagai Italian asteburuan

Italian preso duten Lander Fernandez santutxuarraren egoera salatzeko sortu zen UnCasoBascoARoma dinamikaren baitan euskal preso politikoen egoeraz hitz egingo dute asteburuan Erroman eta Teramon. Larunbatean La Snia CSOA zentro sozialean ‘Barrura begiratzeko lehioak’ dokumentalaren emanaldia izango da. Ondoren hitzaldia ‘Tortura, dispertsioa, kondena luzeak... zein eskubide euskal preso politikoentzat?’ lelopean; hizlariak: Olivier Peter (Behatokia) eta Josean Fernandez (Herrira). Igandean Teramon errepikatuko da ekmena, kasu honetan sustengu dinamikako ordezkarien parte hartzearekin.


Larunbateko ekimenaren afitxa