Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2013/02/07 11:36h.

Dagoneko martxan dago Gazta Zati Bat soinu bandaren ikuskizun berria, Korrika Kulturalaren barruan, Euskal Herriko txoko desberdinetara iristeko asmoz. Estreinaldia pasa den igandean, otsailak 3, izan zen, Hernanin. Hurrengo igandean, otsailak 10, aldiz, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian ikusteko aukera izanen da, 20.00.


‘Bloody Cheese’ Hernaniko Biterin (2013-02-03)

Xabi Solano eta Zigor DZ-tak, Gazta zati bat dokumentalaren soinu bandarako sortutako abestiak eszenatokietara eraman dituzte, musika, irudiak eta zuzeneko sorkuntza uztartuz. Egitasmo honetan bidelagun dituzte Keu Agirretxea eta Aitor Zabaleta musikariak eta Udane Juaristi margolaria. Denak elkarrekin oholtza gainean, gazta zati baten bidaia musikaz jantzi duten abestien doinuak proposamen zahar berriekin uztartuz. Begi-belarriei bidaia berri bat proposatuz.

Datozen emanaldiak::
Otsailak 10 @ Durango, Plateruena Kafe antzokia: 20:00tan
Otsailak 17 @ Lekunberri, Kantina aretoa. 18:00tan
Otsailak 24 @ Amurrio, Antzokia. 18:30tan.
Martxoak 3 @ Intxaurrondo (Donostia), Kultur etxea. 18:30tan
Martxoak 10 @ Gernika, Lizeo antzokia. 19:30tan
Martxoak 17 @ Ondarroa, Kafe antzokia.  19:00tan