Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2012/12/11 17:04h.

Bilboko Kafe Antzokian antolatu dute ostegunerako Itziarren Semeak taldekoek «aurkezpen mundiala», gonbita luzatzeko euren azken lana, ‘Dale Candela’, DZ (Esne Beltza) eta presoen eskubideen defentsan Londresen izan zen Basque Solidarity Sound System ekimena batzen dituen ‘Basque of Brixton Remix’ lana zabaldu dute:

Itziarren Semeak:
Bilboko Kafe Antzokian Dale Candelaren aurkezpen mundiala

Disko berrian parte hartu duten laguntzaile ezberdinekin batera, aurkezpen kontzertu berezia prestatu dugu abenduak 13 ostegunerako. Norte Apache, Iheskide, Artur, Mirentxuren Alabak, Anger eta beste asko gurekin batera arituko dira.

Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dugun kontzertua berezia eta ezberdina izango da. Dale Candela diskoaren aurkezpen “ofiziala” izango da, kantu berriak eta zaharrak tartekatuko ditugu-eta. Horrez gain, disko berriaren grabaketan parte hartu duten eta zuzenekoetan gurekin aritzen diren beste hainbat lagun gonbidatu ditugu.

Besteak beste, Bilbon izango dira Norte Apache, Iheskide, Arkaitz Anger, Artur eta Mirentxuren Alabak. Ezusteko gehiago ere egongo dira eta sarrera dohainik da, beraz ez galdu aukera gau bero bat gusutura pasatzeko.

21.30etan hasiko da kontzertua. Bertan ikusiko garelakoan, aurrera bolie!!!