Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2012/12/19 08:55h.

Datorren igandean, hilaren 23an, Okendo plaza beteko duen flash moba. Eguerdiko 12:00etan beroketak hasiko dira eta 13:00ean dantza grabatuko. Entsaio zenbait egin dira eta erantzun polita jaso. Inguruetako herritarrak gonbidatu nahi ditugu, dantza etxean ikasi edota igandean bertan etor daitezen ikasi eta gozatzera.

EKIMEN GEHIAGO:

Lasarte Orian III. urtea dugu presoen hitzekin osatutako ERREZITALDIA antolatzen duguna. Musika, poesia, antzerkia, kantua eta eskutitzak osatuko dute aurtengoa ere. Urtarrilaren 4an, 19:30etan Manuel Lekuona kultur etxean erakutsiko da aurrez herritarrek prestatu dutena. "Harresi guzien gainetik, sarraila guztien azpitik jasotako hitzak" izenburua du errezitaldiak.

Preso ditugun herritarrak urtean zehar bezala gogoratzen ditugu urtearen amaierako sasoian ere. Jaiki Hadik kaleratutako txostenak 142 direla iada -dio-gaixo dauden presoak. Bereziki aipatzen da Ibon Fernandezen kasua: Lannemezango kartzelan daukate lasartearra, "8 hilabete erresonantzia magnetikoa deritzon froga egiteko zain eduki dute minez". Gainera, preso dauden lasartearren gehiengoari aplikatu diote 197/2006 Doktrina

Antolatzaileak
Presoen Lagunak Taldeak sensibilitate anitzeko herritarrak biltzen ditu.
Aurten Lasarteko Herrira-rekin batera prestatu dira urte amaierako ekimenak.

Tags: flashmob, herrira