Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2013/02/08 08:10h.

MusikGerrilla: Arabako Musika Mugimendu Iraultzaileak, Arabako hainbat musika taldez eta norbanakoz osatutako kolektiboak, bira hasi du Euskal Herrian zehar.

Otsailaren 2an Eibarko Gaztetxean hasi ginen ‘Musikgerrilla on tour’ dinamika gure proiektua Euskal Herrian zehar zabaltzeko asmoarekin. Bira honekin herri ezberdinetako gazte musikari zein sortzaileekin kontaktua izatea nahi dugu, gure proiektua aurkeztuz, esperientzia ezberdinak elkartrukatuz eta musikaz gozatuz. Beraz, gure helburua proiektua zabaltzeaz gain, iritzi ezberdinak jaso, ikasi, harremanak egin, musika mugimendu ezberdinak Euskal Herrian zehar zabaldu eta egun playero bat pasatzea da.

Egitarauari dagokionez, herri bakoitzean gurre jarduna herriaren errealitatera moldatu izan dugu, eta horren arabera gauza bat edo beste antolatu. Momentuz, agenda betetzen hasi gara... .

Otsailak 16: Araia
Martxoak 8: Zumaia
Martxoak 16: Iruñea
Apirilak 6: Basauri
Apirilak 12: Legazpi
Maiatzak 4: Sopela
 
ZUEN HERRIAN TOURRA PASATZEA NAHI BADUZUE GUREKIN KONTAKTAU: musikgerrilleroak@gmail.com